Aitor Aritzeta , UPVko psikologiako irakaslea,  emozioen inguruko ikerkuntza egiten ari da gure eskolan. Horretarako irakasleriak formazioa jaso du.  

Joan zen ostiralean , urtarrilak 27an, Amara Berri sareko ikastetxeetako zuzendariei,  Durangoko Berritzegunean  bere proiektuaren  nondik norakoak  azaldu zien.

INTRANETA

Irakaslegoarentzat soilik.

OHARRAK

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

MATRIKULA

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA

Urtarrilaren 27tik, otsailaren 7ra.

ORDUTEGIA:

Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte..

NON:

Idazkaritzan.

INFORMAZIO BILERA URTARRILAREN 28an IZANGO DA ARRATSALDEKO 18:00etatik 19:00etara. HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA.

ATE IREKIKO JARDUNALDIA URTARRILAREN 29an IZANGO DA. 09:00etatik 11/00etara eta 14:00etatik 16:00etara.

MURUMENDI IKASTETXEAK “KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA” JASO DU

Murumendi Ikastetxea 2007ko irailetik “Kalitatea Hezkuntzan” sareko partaidea da. Gaur arteko bide honetan, Kalitate Sistemak gure lanaren ebaluazio kualitatiboaz gain, ebaluazio kuantitatiboa ere ahalbideratu du, hobekuntza bideak erraztuz.  Egitasmo honen ardatza horixe da hain zuzen, HOBEKUNTZA. Kalitatea Hezkuntza Sareak Euskalit erakundearekin batera, 2018ko  otsailean AURRERAKA egitasmoan ikastetxe pilotu gisa parte hartzeko eskainitako erronkari aurre egitea erabaki genuen.

Edozein hobekuntza planen ezinbesteko aurrekaria diagnostiko zehatza izan ohi da. Gauzak horrela, otsailetik maiatza bitartean autodiagnostikoa egiteari ekin genion.

Hurrengo ikasturtean, 2018-2019 hain zuzen, autodiagnostikoa Kalitatea Hezkuntzan Sareko gainontzeko Ikastetxeetara orokortu zen.

2019-2020 ikasturte hasieran, Euskalit-en eskutik Kudeaketa hausnarketa egiteko Dokumentua jorratu dugu. Kudeaketa aurreratuaren sei eremuak aztertuz Ikastetxearen  kudeaketa hobetzen lagundu eta gure indar guneak zein zer hobetuak identifikatzea izan du helburu idazki honek.

Azaroaren 28an kontraste saioa  burutu zen. Bertan kanpo-ebaluatzaile taldeak  (Ikuskaritza, Berritzegune nagusia eta erreferentzizkoa, Euskaliteko aztertzaile burua, beste ikastetxe bateko zuzendaria) esparru ezberdinetako kudeaketan egindako ibilbidea aintzat hartuta,  Murumendi ikastetxeari “KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA” ematea erabaki zuen.

Diploma hau Murumendi Ikastetxeak abenduaren 18an Gasteizko Europa Jauregian, Lehendakariak eta Hezkuntza Sailburuak buru izandako galan jaso zuen,  Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko bakarra izanik.

 

Zuen iritzia jakin nahi dugu.

 

Gogobetetasun Inkesta

MANERAS DE EDUCAR - AMARA BERRI

 

MANERAS DE EDUCAR: Amara berri.

INAUTERI JAIA

ONGI ETORRI MURUMENDI ESKOLAKO WEB GUNERA

Web orrialde honetan zaudela jakiteak asko pozten gaitu. Gune honetan gure ikastetxea nolakoa den erakusten dugu, sistema pedagogikoaren ezaugarriez gain, gure zerbitzu eskaintza eta ikasleen ikas-prozesuaren berri ere jakin dezakezu.

Bertan, behar duzun informazioa aurkitzea espero dugu, baina hala ez balitz eta zalantzaren bat baldin baduzu, helbide honetara idatzi, 012027aa@hezkuntza.net  eta ahal den azkarren erantzungo dizugu.

MURUMARI

GURASO ELKARTEKO BLOG-A MURUMARI